URTEAN
ZEHARREKO XXX. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Alargunari eta
umezurtzari kalterik egiten badeutsazue,
sutuko da nire
hasarrea zuen aurka.
Urteera liburutik
Ur 22, 20-26
Honan dino Jaunak: «Ez txarto erabili, ez
zapaldu etorkina, zuek be etorkin izan zarie-eta Egipton.
Ez egin kalterik alargunari eta umezurtzari;
izan be, kalte egiten badeutsazue, hareek Nigana laguntza eske deadar egitean,
entzun egingo deutset-eta, sutuko da nire hasarrea eta ezpataz hilko zaituet;
orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun, eta zuen seme-alabak umezurtz.
Zuekin bizi dan nire herriko behartsuren
bati dirua aurreratzen badeutsazu, ez izan zeken beragaz, ez ezarri interesik.
Zeure lagun hurkoari soingainekoa hartzen badeutsazu bahituran, bihurtu egiozu
eguzkia sartzerako; ez dau-eta hori beste estalkirik. Zegaz babestuko da,
bestela, lo egiteko? Laguntza eske deadar egitean, entzun egingo deutsat,
errukiorra naz-eta Ni».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 18 [17], 2-3b. 3c-4. 47 eta 51ab (R/. 2)
R/. Maite zaitut, Jauna, neure indar!
V/. Maite zaitut, Jauna, neure indar!
Jauna
da nire hatx, nire gaztelu,
bera
nire askatzaile. R/.
V/. Nire Jainko, nire harkaitz babesgarri,
nire
babeski eta salbazino-indar,
nire
gordeleku goragarri.
Dei
egin neutsan Jaunari,
eta
salbatu ninduan arerioakandik. R/.
V/. Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!
Goratua
nire Jainko salbatzailea,
garaipen
handiak emon deutsoz erregeari,
maitasuna
agertu deutso bere igurtzitakoari. R/.
II. Irakurgaia
Sasijainkoak
itzi zenduezan,
Jainkoa
zerbitzeko
eta haren
Semearen zain egoteko.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ts 1, 5c-10
Senideok: Ondo dakizue zuen artean egin
genduan guztia zuen onerako izan zana. Eta zuek gu eta Jauna eredutzat hartu
ginduzuezan, Espiritu Santuaren pozez onartu zenduen-eta Jainkoaren mezua,
atsekabe askoren artean izanik be. Holan, eredu izan zarie Mazedoniako eta
Akaiako fededun guztientzat.
Izan be, zuenetik zabaldu da Mazedoniara eta
Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horreetara ez ezik, bazter guztietara be
heldu da Jainkoagan dozuen sinismenaren entzutea, guk ezer esan beharrik barik.
Hatan be, hareek kontatzen dabe zelako harrerea egin zeunskuen zuengana joan
ginanean eta zelan, sasijainkoak itzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana bihurtu
zinien, bera zerbitzeko eta zerutik etorriko dan haren Seme Jesusen zain
egoteko. Jainkoak hildakoen artetik biztu eban Jesus, eta honek askatu gaitu
etortzekoa dan hasarre-zigorretik.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 14, 23
R/. Aleluia.
V/. Ni maite nauanak gordeko dau nire hitza, dino
Jaunak;
nire
Aitak maite izango dau,
eta
Aita eta biok harengana etorriko gara. R/.
Ebanjelioa
Maitatu egizu
Jauna zeure Jainkoa
eta lagun
hurkoa zeure burua lez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 22, 34-40
Aldi haretan, Jesusek saduzearrak berba
barik itzi zituala jakitean, alkarregaz batu ziran fariseuak, eta euren arteko
legegizon batek azpikeriaz itaundu eutson Jesusi: «Maisu, zein da legeko
agindurik nagusiena?»
Jesusek erantzun: «Maitatu egizu Jauna zeure
Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz”. Hauxe da agindurik
nagusiena eta lehenengoa. Eta bigarrena horren parekoa da: “Maitatu lagun
hurkoa zeure burua lez”. Agindu bi honeetan oinarritzen dira Liburu Santu
guztiak».
Jaunak esana.