URTEAN
ZEHARREKO XXIX. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Eskutik heldu
deutsat Zirori,
nazinoak haren
menpean jartzeko.
Isaias Profetaren liburutik
Is 45, 1. 4-6
Honan berba egiten deutso Jaunak Ziro erregeari, berak aukeratu eta sagaratuari:
«Eskutik
heldu deutsut, nazinoak zure menpean jartzeko
eta
erregeei soinetik armak kentzeko;
zure
aurrean urietako ateak guztiz zabaltzeko.
Jakob
neure zerbitzariagaitik,
Israel
neure aukeratuagaitik deitu deutsut zeure izenaz
eta
bete zaitut ohorez, zuk Ni ezagutzen ez nozun arren.
Neu
naz Jauna, eta ez da besterik;
ez
da jainkorik, Neu baino.
Aginpidez
jantzi zaitut, zuk Ni ezagutzen ez nozun arren,
sortaldetik
sartaldera jakin dagien ez dala inor Ni besterik.
Neu
naz Jauna, eta ez da besterik».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 96 [95], 1 eta 3. 4-5. 7-8. 9-10ac (R/. 7b)
R/. Goratu Jaunaren ospea eta indarra.
V/. Kanta Jaunari kantu barria,
kanta
Jaunari, lur osoa!
Zabaldu
haren ospea nazinoetan,
haren
mirariak herri guztietan. R/.
V/. Handia da-eta Jauna, guztiz goragarria,
jainko
guztien aldean bildurgarria.
Ez
dira ezer atzerritarren jainko guztiak;
Jaunak,
ostera, zeruak ditu egin. R/.
V/. Goratu Jauna, munduko herriok,
goratu
Jaunaren ospea eta indarra,
goratu
Jaunaren izen ospetsua!
Sartu
haren tenpluan eskeintzak eroanez. R/.
V/. Gurtu Jauna, ha santutasunez agertzean,
ikaratu
zaitez, lur osoa, haren aurrean.
Esaizue
nazinoetan: «Errege da Jauna,
herriak
zuzenbidez ditu epaitzen». R/.
II. Irakurgaia
Gogora ekartzen
doguz
zuen sinismena,
maitasuna eta itxaropena.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ts 1, 1-5b
Paulok, Silvanok eta Timoteok, Jainko
Aitagaz eta Jesu Kristo Jaunagaz bat eginik dagoan Tesalonikako eleiz
alkarteari: grazia eta bakea zuei.
Eskerrak emoten deutsaguz beti Jainkoari
zuek guztiokaitik, gure otoitzetan gogoan zaitueguzala. Jainko gure Aitaren
aurrean gogora dakargu etenbako zuen sinismen ekintzailea, zuen maitasun
ahalegintsua eta Jesu Kristo gure Jaunagan dozuen itxaropen iraunkorra.
Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok,
berak aukeratu zaituela. Izan be, guk zuei iragarritako Barri Ona ez geuntsuen
hitz hutsez emon. Baita Espiritu Santuaren indar beteaz be.
Jaunak esana.
Aleluia
Flp 2, 15d-16a
R/. Aleluia.
V/. Izarrek munduan lez egiten dozue argi gizarte
honetan,
bizia
emoten dauan mezuari sendo eutsiz. R/.
Ebanjelioa
Emon Zesarrena
Zesarri,
eta Jainkoarena
Jainkoari.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 22, 15-21
Aldi haretan, fariseuek alkar hartu eben,
itaun bat eginez Jesusi tranpa jartzeko. Horretarako, ikasle batzuk bialdu
eutsoezan, Herodesen alderdikoekin, itauntzera: «Maisu, badakigu egiazale
zarana eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten dozuna, ze Zuk ez deutsazu
begiratzen gizakiaren itxurari. Emoiguzu, bada, zeure eretxia: bidezkoa da
Zesarri zerga ordaintzea ala ez?»
Jesusek, hareen azpikeria igarriz, esan
eutsen: «Zergaitik zatorkidaze zirika, itxurazaleok? Ea, erakutsi
zerga-txanpona». Hareek denario bat aurkeztu eutsoen. Jesusek itaundu eutsen:
«Norenak dira irudi eta izen honeek?» Hareek erantzun: «Zesarrenak».
Jesusek, orduan: «Emon, bada, Zesarrena
Zesarri, eta Jainkoarena Jainkoari».
Jaunak esana.