URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Jai-jatordua
emongo deutse Jaun ahalguztitunak,
eta sikatuko ditu aurpegi guztietako
negar-anpuluak.
Isaias Profetaren liburutik
Is 25, 6-10a
Egun haretan, jai-jatordua emongo deutse
Jaun
ahalguztidunak mendi honetan herri guztiei,
jaki
guri eta edari bikainekin,
haragi
mamintsu eta ardao zahar finekin.
Mendi
honetan kenduko dau
herri
guztien gainean zabalduta dagoan estalkia,
nazino
guztiak estaltzen dituan oihala.
Betiko
hondatuko dau heriotza;
sikatuko
ditu Jainko Jaunak aurpegi guztietako negar-anpuluak
eta
lur osotik aldenduko dau bere herriaren lotsakizuna,
Jaunak
berba egin dau-eta.
Eta
egun haretan esango da:
«Hara
gure Jainkoa!
Itxaroten
genduan salbatuko ginduzala;
Jauna
da: harengan genduan itxaropena.
Poztu
gaitezan eta alaitu salbatu gaitualako.
Jaunaren
eskua mendi honetan kokatuko da».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 23 [22], 1-3. 4. 5. 6 (R/. ik. 6cd)
R/. Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.
V/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean;
larre
gurietan etzunarazoten nau,
ur-bazter
nasaira eroaten
eta
indarrak deustaz barritzen;
bide
segurutik naroa,
bere
izenari ohore eginez. R/.
V/. Ibar baltz ilunean banabil be,
ez
naz gatxaren bildur,
Zu
nigaz zagoz-eta;
zure
artzain-makilak nasaitzen nau. R/.
V/. Mahaia atontzen deustazu
arerioen
begi-bistan;
orioz
igurzten deustazu burua,
gainezka
dot edontzia. R/.
V/. Zoriona eta maitasuna ditut lagun,
bizitzako
egun guztietan,
eta
Jaunaren etxean biziko naz
amaibako
egunetan. R/.
II. Irakurgaia
Danerako gauza naz indartzen nauan Kristogan.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 4, 12-14. 19-20
Senideok: Badakit urritasunean nahiz
ugaritasunean bizitzen; edozein egoeratarako prestatua nago eta edozertara
jarria: aserik nahiz goseak egotera, ugari eukitzera nahiz beharrizanera.
Danerako gauza naz indartzen nauan Kristogan. Edozelan be, ondo egin zenduen
nire atsekabean zeuen laguntza agertzean.
Ordainetan, nire Jainkoak oparo beteko dau
zuen hutsune guztia, bere aberastasunen arabera Kristo Jesusengan. Aintza
Jainko gure Aitari gizaldien gizaldietan. Amen.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Ef 1, 17-18
R/. Aleluia.
V/. Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak
argitu
dagizala gure barruko begiak,
jakin
daigun zer itxarotera dei egin deuskun. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Deitu ezteguetara aurkitu ahala guztiak.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 22, 1-14
Aldi haretan, Jesusek barriro parabola bidez
berba egin eutsen abadeburuei eta herriko zaharrei: «Zeruetako erreinuarekin
gertatzen da bere semearen ezteguak ospatu zituan erregearekin bezala. Bialdu
zituan morroiak konbidatuei dei egitera, baina hareek ez eben etorri gura izan.
Barriro beste morroi batzuk bialdu zituan
mandatu honegaz: “Esaiezue konbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilda
daukadaz zezenak eta zekor lodituak, prest dago dana. Zatoze ezteguetara”.
Baina konbidatuek ez eutsoen jaramonik egin: bata bere lurretara joan zan,
bestea bere negozioetara eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta
hil egin ebezan.
Hasarratu zan erregea eta, bere soldaduak
bialduz, hil egin zituan hiltzaile hareek, eta su emon hareen herriari.
Gero, bere morroiei esan eutsen: “Ezteguak
prest dagoz, baina konbidatuak ez ziran gai. Zoaze, bada, bidekurutzeetara eta
deitu ezteguetara guztiak aurkitu ahala”. Urten eben morroiok bideetara eta
aurkitutako guztiak batu zituen, on nahiz txar. Eztegu-gela konbidatuz bete
zan.
Erregeak, bazkaltiarrak ikustera sartu
zanean, eztegu-jantzirik barik egoan bat ikusi eta esan eutson: “Adiskide,
zelan sartu zara hona eztegu-jantzirik barik?” Harek berbarik be ez. Erregeak
mahai-zerbitzariei esan eutsen, orduan: “Esku-oinak lotu eta bota egizue
kanpora, ilunpera; han izango da negarra eta hagin-karraskada!” Ze gehiago dira
deituak, aukeratuak baino».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Deitu ezteguetara aurkitu ahala guztiak.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 22, 1-10
Aldi haretan, Jesusek barriro parabola bidez
berba egin eutsen abadeburuei eta herriko zaharrei: «Zeruetako erreinuarekin
gertatzen da bere semearen ezteguak ospatu zituan erregearekin bezala. Bialdu
zituan morroiak konbidatuei dei egitera, baina hareek ez eben etorri gura izan.
Barriro beste morroi batzuk bialdu zituan
mandatu honegaz: “Esaiezue konbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilda
daukadaz zezenak eta zekor lodituak, prest dago dana. Zatoze ezteguetara”.
Baina konbidatuek ez eutsoen jaramonik egin: bata bere lurretara joan zan,
bestea bere negozioetara eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta
hil egin ebezan.
Hasarratu zan erregea eta, bere soldaduak
bialduz, hil egin zituan hiltzaile hareek, eta su emon hareen herriari. Gero,
bere morroiei esan eutsen: “Ezteguak prest dagoz, baina konbidatuak ez ziran
gai. Zoaze, bada, bidekurutzeetara eta deitu ezteguetara guztiak aurkitu ahala”.
Urten eben morroiok bideetara eta aurkitutako guztiak batu zituen, on nahiz
txar. Eztegu-gela konbidatuz bete zan.
Jaunak esana.