URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Nire asmoak ez dira zuenak lakoak.
Isaias Profetaren liburutik
Is 55, 6-9
Bilatu egizue Jauna, aurkitu leiteken
bitartean;
dei
egiozue, hurrean dagoan bitartean.
Itzi
begi gaiztoak bere bidea,
gaizkileak
bere asmo txarrak;
bihurtu
bedi Jaunagana, errukiz hartuko dau-eta,
gure
Jainkoagana, guztiz parkabera da-eta.
Nire
asmoak ez dira zuenak lakoak,
ezta
zuen jokabidea be nirea lakoa, dino Jaunak.
Zelan
zerua lurraren gainetik garai,
halan
nire jokabidea zuen jokabidearen gainetik,
nire
asmoak zuen asmoen gainetik.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 145 [144], 2-3. 8-9. 17-18 (R/. 18a)
R/. Hurrean dago Jauna dei egiten deutsoenengandik.
V/. Egunero zaitut bedeinkatuko,
beti
dot zure izena goratuko.
Handia
da Jauna, guztiz goresgarria,
mugarik
bakoa haren handitasuna. R/.
V/. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ona
da Jauna guztientzat,
errukiz
betea bere sorkari guztientzat. R/.
V/. Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala
egintza guztietan.
Hurrean
dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan
dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.
II. Irakurgaia
Niretzat, bizitzearen arrazoia Kristo da.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 1, 20c-24. 27a
Senideok: Ziur nago, ni bizirik nahiz hilda
egon, bere handitasuna agertuko dauala Kristok nigan. Izan be, niretzat,
bizitzearen arrazoia Kristo da, eta hiltzea irabazpide. Baina bizitzen
jarraituz lan onuragarria egin ahal badagit, ez dakit nik zer aukeratu.
Alde bietatik nago estu: batetik, hil egin
nahi neuke, Kristogaz izateko; niretzat hau askoz hobea da-eta; baina,
bestetik, nik bizirik jarraitzea beharrezkoago da zuentzat.
Hauxe bakarrik eskatzen deutsuet: bizi
zaitezela Kristoren Barri Onari dagokion lez.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Eg 16, 14b
R/. Aleluia.
V/. Edegi, Jauna, gure bihotza,
gogoz
onartu daiguzan zure Semearen hitzak. R/.
Ebanjelioa
Inbidia ete dozu, ni ona nazalako?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 20, 1-16
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan
eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz bezala gertatzen da.
Goizean goiz bere mahastirako behargin bila urten eban. Eguneko lansaria
zidarrezko txanpon baten berbatu ondoren, mahastira bialdu zituan langileak.
Goizeko bederatziak aldera barriro urten
eban eta, beste batzuk plazan lanerako zain ikusirik, esan eutsen: “Zoaze zeuok
be nire mahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana”. Eta hareek be joan
egin ziran. Urten eban barriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza
bera egin eban. Arratsaldeko bostak aldera be urten eban eta, beste batzuk
oraindino geldi aurkiturik, esan eutsen: “Zertan zagoze hemen egun osoan lanik
egin barik?” Hareek erantzun eutsoen: “Ez gaitu inork hartu beharrerako”.
Harek, orduan: “Zoaze zuek be nire mahastira”.
Iluntzean mahasti-nagusiak esan eutson
arduradunari: “Deitu beharginei, eta emoiozu bakotxari bere soldata,
azkenekoetatik hasi eta lehenengoetara”.
Etorri ziran, bada, arratsaldeko
bostetakoak, eta zidarrezko txanpon bana hartu eben. Lehenengo ordukoek, txanda
heldu jakenean, besteek baino gehiago hartuko ebela uste eben; baina hareek be
zidarrezko txanpon bana hartu eben.
Orduan, nagusiaren kontra marmarka hasi
ziran, eta esan eutsoen: “Azkeneko honeek ez dabe ordubete besterik lan egin,
eta gugaz bardindu dozuz, egun osoko nekea eta beroa eroan dogunokaz”. Baina
nagusiak erantzun eutson hareetariko bati: “Adiskide, ez deutsut
bidebakokeriarik egiten. Ez ete ginan berbatu zidarrezko txanpon baten? Eutsi
dagokizuna eta zoaz. Zuri beste emon gura deutsat azkeneko honi be. Ezin ete
dot neure diruaz nahi dodana egin? Ala inbidia dozu, ni ona nazalako?”
Holantxe, bada, azkenekoak lehenengo izango
dira eta lehenengoak azkeneko».
Jaunak esana.