URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Gaiztoak, egin
dauan gaiztakeriatik aldentzen bada,
bizirik iraungo
dau.
Ezekielen Profezia liburutik
Ez 18, 25-28
Honan dino Jainko Jaunak: «Zuek dinozue:
"Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea". Entzun, bada, israeldarrok: Nire
jokabidea bidezkoa ez dala? Ez ete da zuena bidezkoa ez dana?
Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu,
txarkeria egin eta hiltzen bada, egin dauan txarkeriagaitik hiltzen da. Eta
gaiztoak, egin dauan gaiztakeriatik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz
jokatzen badau, bizirik iraungo dau. Egindako txarkeriez ohartu eta hareetatik
aldentzen bada, biziko da, bai, eta ez da hilko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 25 [24], 4-5. 6-7. 8-9 (R/. ik. 6a)
R/. Gogoratu zaitez zeure errukiaz, Jauna.
V/. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi
zeure bidezidorrak.
Gidatu
nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zeu
zara-eta nire Jainko salbatzailea,
Zeugan
itxaroten dot eten barik. R/.
V/. Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta
maitasuna,
betidanikoak
dira-eta.
Ez
gogoratu, ostera, nire gaztaroko pekatuez,
ez
nire erruez;
gogoratu
nitaz zeure maitasunean,
zeure
ontasunari dagokionez, Jauna. R/.
V/. Ona eta zuzena da Jauna,
bidea
erakusten deutse pekatariei.
Apalak
zuzenbidez daroaz,
bere
bidea erakusten deutse apalei. R/.
II. Irakurgaia
Irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
Izan egizuez
zeuengan
Kristo Jesusi
dagokiozan asmoak.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 2, 1-11
Senideok: Egia bada Kristok adore emoten
deutsuela eta maitasunak kementsu egiten zaituela, egia bada Espirituagan bat
eginik bizi zariela eta bihozbera eta errukitsu zariela, bete nagizue pozez,
danok eretxi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondo hartuz. Ez
egin ezer norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baino, besteak
norbera baino hobeak dirala pentsatuz; ez norberaren onari bakarrik begiratuz,
besteena be bilatuz baino. Izan egizuez zeuengan Kristo Jesusi dagokiozan
asmoak:
Harek, Jainkoaren izaera bereko izanik,
ez
eutson gogor eutsi Jainkozko bere mailari;
bestetara
baino, egokion aintza itzi
eta
esklabo-izaera hartu eban, gizakien antzeko eginez.
Eta
gizaki lez agertuz, apaldu egin eban bere burua,
menpeko
eginez heriotzaraino, kurutzean hiltzeraino.
Horregaitik,
danen gainetik goratu eban Jainkoak
eta
izen guztietan bikainena emon eutson,
Jesusen
izenaren omenez danen belaunak makurtu daitezan,
zeruan,
lurrean eta lurpean,
eta
mihin guztiek autortu dagien Jesu Kristo dala Jauna,
Jainko
Aitaren aintzarako.
Jaunak esana.
II. irakurgaia era laburrean.
Izan egizuez
zeuengan
Kristo Jesusi
dagokiozan asmoak.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 2, 1-5
Senideok: Egia bada Kristok adore emoten deutsuela eta maitasunak kementsu egiten zaituela, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zariela eta bihozbera eta errukitsu zariela, bete nagizue pozez, danok eretxi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondo hartuz. Ez egin ezer norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baino, besteak norbera baino hobeak dirala pentsatuz; ez norberaren onari bakarrik begiratuz, besteena be bilatuz baino. Izan egizuez zeuengan Kristo Jesusi dagokiozan asmoak.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 10, 27
R/. Aleluia.
V/. Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa, dino
Jaunak;
Nik
ezagutzen ditut,
eta
hareek jarraitu egiten deuste. R/.
Ebanjelioa
Damutu eta joan
egin zan. Zergalariak eta emagalduak
zuek baino
lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 21, 28-32
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko
zaharrei: «Zuek zer deritxozue? Gizon batek seme bi zituan, eta batarengana
joan eta esan eutson: “Seme, zoaz gaur mahastira, lanera”. Harek erantzun: “Ez
dot gura”. Baina gero damutu eta joan egin zan. Besteagana be joan eta gauza
bera esan eutson. Eta harek erantzun: “Banoa, jauna”; baina ez zan joan.
Bietatik zeinek egin eban aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun eutsoen.
Orduan, Jesusek esan eutsen: «Egiaz
dinotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira
Jainkoaren erreinuan. Izan be, etorri jatzuen Joan Bateatzailea Jainkoaren
nahiari dagokion jokabidea iragarriz, eta ez zeuntsoen sinistu; zergalariek eta
emagalduek, barriz, sinistu egin eutsoen. Zuek, ostera, ikusi eta gero be, ez
zinien bihozbarritu, hari sinisteko».
Jaunak esana.