URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Parkatu lagun
hurkoari egin deutsun iraina,
eta, zuk
erregutzean,
parkatuko
deutsuz Jainkoak be zeure pekatuak.
Siraken liburutik
Si 27, 33–28, 9
Amorrua eta hasarrea higuingarriak dira;
horreetan
maisu da gizon pekataria.
Bengantzaz
jokatzen dauanak bengantza jasan beharko dau,
pekatuen
kontu zorrotza hartuko deutso.
Parkatu
lagun hurkoari egin deutsun iraina,
eta,
zuk erregutzean,
parkatuko
deutsuz Jainkoak be zeure pekatuak.
Gizaki
batek, amorrua badeutso beste bati,
zelan
eskatu deikeo Jaunari osasuna?
Bere
kidekoari errukirik ez deutsonak,
zelan
eskatuko dau bere pekatuen parkamena?
Gizaki
huts besterik ez danak amorruari eusten badeutso,
nork
lortuko deutso bere pekatuen parkamena?
Gogoratu
amaiera eta egin uko gorrotoari;
gogoratu
ustelkeria eta heriotza,
eta
jarraitu leial aginduei.
Gogoratu
aginduak,
eta
ez izan gorrotorik lagun hurkoari;
gogoratu
Goi-goikoaren itunaz,
eta
ez hartu iraina kontuan.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 3-4. 9-10. 11-12 (R/. 8)
R/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
hasarregatxa eta onginahiz betea.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx
guztiak osatzen;
zure
bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez
eta errukiz koroatzen zaitu. R/.
V/. Ez dau eten barik auzitan jarduten,
ez dau
hasarrea betiko gordetzen.
Ez
gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi lez,
ez
deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.
V/. Zelan zerua lurraren gainean garai,
halan
haren maitasuna begirune deutsoenentzat handi;
zelan
sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen. R/.
II. Irakurgaia
Nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 14, 7-9
Senideok: Gutariko inor ez da beretzat bizi,
ezta beretzat hiltzen be. Bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hiltzen
bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak
gara.
Honetarako hil eta biztu zan Kristo:
hildakoen eta bizien Jauna izateko.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 13, 34
R/. Aleluia.
V/. Agindu barria emoten deutsuet, dino Jaunak:
maitatu
dagizuela alkar,
Nik
maite izan zaituedan lez. R/.
Ebanjelioa
Zazpi bider bakarrik ez,
baita zazpitan zazpi mila bider parkatu behar dozu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 18, 21-35
Aldi haretan, hurreratu jakon Pedro Jesusi
eta itaundu eutson: «Jauna, nire senideak bidebakokeriaren bat egiten badeust,
zenbat bider parkatu behar deutsat? Zazpi bider?»
Jesusek erantzun eutson: «Zazpi bider ez,
ezpada ze zazpitan zazpi mila bider. Hatan be, bere morroiakaz kontuak garbitu
gura izan zituan erregeagaz bezala gertatzen da zeruetako erreinuagaz. Kontuak
garbitzen hastean, dirutza itzela zor eutson bat ekarri eutsoen. Eta nondik ordaindurik ez eukanez, bera eta
emaztea, seme-alabak eta zituan guztiak saltzeko agindu eban nagusiak, zorra
ordaintzeko.
Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan
ahuspezturik, arren eta arren esaten eutson: “Emoidazu astia eta dana
ordainduko deutsut”. Nagusiak, errukiturik, dana parkatu eta libre itzi eban
morroia.
Baina morroi harek berak, urten orduko, diru
apur bat zor eutson bere morroilagunagaz topo egin eban, eta, samatik heldu eta
ito beharrean, esan eutson: “Ordaindu eidak zor deustana”. Lagunak, oinetan ahuspezturik, arren eta
arren esaten eutson: “Emoidak astia eta dana ordainduko deuat”. Baina besteak
ezetz, eta joan eta kartzelan sartu eban, zorra ordaindu arte.
Beste morroiak, gertatua ikusirik,
mindu-mindu egin ziran, eta nagusiagana
joan eta gertatuaren barri emon eutsoen.
Orduan, nagusiak morroiari deitu eta esan
eutson: “Morroi gaizto hori! Horrenbesteko zorra parkatu deuat nik, eskatu
deustalako; ez ete zan bidezkoa heu be
heure morroi-lagunaz errukitzea, neu hitaz errukitu nintzoan lez?” Eta nagusiak, hasarre bizian, borreroen esku
itzi eban, zor guztia ordaindu arte.
Zeuoi be gauza berbera egingo deutsue zeruko
nire Aitak, senideok alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsazue».
Jaunak esana.