A urtean
I. Irakurgaia
Daviden
jauregiko giltzak
jarriko
deutsodaz lepoan hari.
Isaias Profetaren liburutik
Is 22, 19-23
Hau dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari,
errege-jauregiko arduradunari:
«Bota
egingo zaitut kargutik eta zagozan lekutik kenduko.
Egun
haretan neure zerbitzari Eliakimi,
Hilkiasen
semeari, dei egingo deutsat;
zure
soingainekoa jantziazo, zure garrikoa ezarri
eta
zure aginpidea emongo deutsat.
Aita
baten pareko izango da
Jerusalemgo
bizilagunentzat eta Judako herriarentzat.
Daviden
jauregiko giltzak jarriko deutsadaz lepoan;
harek
edegia ez dau inork itxiko; harek itxia ez dau inork edegiko.
Untzea
egur gogorrean baizen sendo ezarriko dot Eliakim,
eta
bere senitartearen harrogarri izango da».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 138 [137], 1-2a. 2b-3. 6 eta 8bc (R/. 8bc)
R/. Jauna, zure maitasuna betikoa da,
ez itzi bertan behera zeure eskuen lana!
V/. Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna,
bihotz-bihotzez,
nire
hitzak entzun dozuzalako;
kantuz
goratzen zaitut aingeruen aurrean,
eta
zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.
V/. Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari,
zure
maitasun eta leialtasunagaitik,
parebakoak
egin dozuz-eta
zeure
izena eta promesa.
Dei
egin neutsunean, erantzun zeunstan,
kemena
bizkortu bihotzean. R/.
V/. Gorena da, bai, Jauna,
baina
umilari deutso begiratzen;
harroari,
barriz, urrunetik igartzen.
Jauna,
zure maitasuna betikoa,
ez
itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/.
II. Irakurgaia
Harengandik
dira gauza guztiak,
haren bidez eta
harentzat.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 11, 33-36
Bai handia eta sakona Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguera! Bai aztergatxak haren erabagiak eta bai barruntauezinak haren bideak! Nork ezagutu dau Jaunaren pentsamentua? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso hari lehenengo, gero harek bihurtu behar izateko? Harengandik dira gauza guztiak, haren bidez eta harentzat. Aintza berari betieran! Amen.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 16, 18
R/. Aleluia.
V/. Zu Pedro zara, hatxa;
hatx
horren gainean eraikiko dot Nik neure Eleizea,
eta
Heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. R/.
Ebanjelioa
Zu Pedro zara,
hatxa;
zeruetako
erreinuko giltzak emongo deutsudaz.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 16, 13-20
Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara
heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino
jenteak?»
Hareek
erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek
Jeremias edo profetaren bat».
Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala
dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».
Orduan, Jesusek esan eutson: «Zorionekoa zu,
Simon, Jonasen semea, hori ez deutsulako hazur-maminezko inork agertu, zeruko
nire Aitak baino. Eta hauxe dinotsut Nik: Zu Pedro zara –hatxa–; hatx horren
gainean eregiko dot Nik neure Eleiza, eta Herioaren indarrak ez jakoz
nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan
lotua, zeruan be loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan be
askatua».
Orduan, bera Mesias zala inori ez esateko
agindu eutsen Jesusek ikasleei.
Jaunak esana.