A urtean
I. Irakurgaia
Atzerritarrak neure mendi santura ekarriko ditut.
Isaias Profetaren liburutik
Is 56, 1. 6-7
Hauxe dino Jaunak:
«Gorde
zuzenbidea, egin justizia,
heldu
zorian dago-eta nire salbazinoa,
agertu
zorian nire garaipena.
Jaunaren
kultu-zerbitzurako,
haren
izena maitatzeko eta haren morroi izateko
lotuko
jakozan atzerritarrak,
zapatua
profanatu barik gordetzen dabenak
eta
nire itunean leial irauten daben guztiak
neure
mendi santura ekarriko ditut,
eta
pozez beteko neure otoitz-etxean;
onartuko
ditut neure altara gainean
hareen
erre-opariak eta sakrifizioak;
nire
etxea otoitz-etxe dalako,
eta
halan deituko dabe herri guztiek».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 67 [66], 2-3. 5. 6 eta 8 (R/. 4)
R/. Ene Jainko, aitatu zagiezala herriek,
aitatu zagiezala herri guztiek.
V/. Erruki bekigu Jainkoa eta bedeinkatu
gagizala,
agertu
deigula aurpegi argia,
ezagutu
dagien munduan zure bidea,
nazino
guztietan Zugandiko salbazinoa. R/.
V/. Poztu beitez kantari nazinoak,
zuzentasunez
dozuz-eta gobernatzen herriak
eta
gidatzen munduan nazinoak. R/.
V/. Ene Jainko, aitatu zagiezala herriek,
aitatu
zagiezala herri guztiek.
Bedeinkatu
gagizala Jainkoak,
izan
deiola begirune mundu osoak. R/.
II. Irakurgaia
Behin betikoak
dira Israelentzat
Jainkoaren
dohaiak eta deia.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 11, 13-15. 29-32
Senideok: Zuei, jentiloi, dinotsuet:
«Jentilen apostolu nazanez, ospetsu egin nahi dot neure zerbitzu hau, ea neure
jatorrikoen inbidia bizten dodan eta horreetako batzuk salbatzen ditudan.
Israeldarrak baztertzetik Jainkoagaz baketzea etorri bajako munduari, zer ete
datorke Jainkoak hareek barriro onartzetik? Heriotzatik bizitzara bihurtzea
izango litzateke hori!
Behin betikoak dira Jainkoaren dohaiak eta
deia. Zuek, sasoi baten Jainkoagaz errebelde zinienok, orain, israeldarren
errebeldiari esker, errukia lortu dozue. Era berean hareek be: orain errebelde
bihurtu dira, zuei egin jatzuen errukiari esker errukia lortu dagien. Jainkoak
errebelde izaten itzi eutsen-eta gizon-emakume guztiei, danei erruki izateko».
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mt 4, 23
R/. Aleluia.
V/. Erreinuari buruzko Barri Ona iragartzen eban
Jesusek,
eta
herrian gatx guztiak osatzen ebazan. R/.
Ebanjelioa
Emakumea, handia da zure fedea!
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 15, 21-28
Aldi haretan, Tiroko eta Sidongo lurraldera
aldendu zan Jesus. Horretan, inguru hareetan bizi zan emakume kanaandar bat
deadarka hasi jakon: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakidaz! Oinaze gorritan
dauka deabruak nire alaba». Baina Jesusek ez eutson berbarik erantzun.
Ikasleak, hurreraturik, erreguka ebilkozan:
«Egiozu jaramon, eta doala, ze deadar baten datorkigu atzetik». Jesusek,
ostera: «Israel herriko ardi galduakana bakarrik bialdu nau Jainkoak».
Baina emakumea, hurreraturik, ahuspez jarri
jakon, esanez: «Lagundu eidazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo
seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea». Emakumeak erantzun eutson:
«Bai, Jauna, halantxe da; baina txakurrek be jaten ditue nagusien mahaitik
jausten diran ogi-apurrak».
Orduan, Jesusek esan eutson: «Emakume,
handia da zure sinismena! Jazo bekizu gura dozun hori». Eta une harexetatik
osaturik gelditu jakon alaba.
Jaunak esana.