A urtean
I. Irakurgaia
Zatoze, eta jan ordaindu barik.
Isaias Profetaren liburutik
Is 55, 1-3
Hauxe dino Jaunak:
«Egarri
zarien guztiok, zatoze ur bila,
etorri,
dirurik ez dozuenok be;
erosi
garia eta jan ordaindu barik, erosi ardaoa eta esnea doan.
Zergaitik
eralgi dirua, gosez itziko zaitueen janaritan,
eta
lansaria, asetuko ez zaitueen gauzatan?
Entzun
Niri arretaz, eta ondo jango dozue,
janari
gozo mamintsuz janarituko zarie.
Etorri
Nigana eta egon adi,
entzuidazue
eta biziko zarie.
Betiko
ituna egingo dot zuekin,
Davidi
eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 145 [144], 8-9. 15-16. 17-18 (R/. ik. 16)
R/. Zabaltzen dozu eskua, Jauna,
eta asea emoten deuskuzu.
V/. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ona
da Jauna guztientzat,
errukiz
betea bere sorkari guztientzat. R/.
V/. Zuri begira dagoz danak zain,
eta
Zuk emoten deutsezu jaten euren sasoian;
zabaltzen
dozu eskua,
eta
bizidun guztiak onginahiz dozuz asetzen. R/.
V/. Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala
egintza guztietan.
Hurrean
dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan
dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.
II. Irakurgaia
Ez gaitu ezerk
aldenduko
Jainkoak Jesu
Kristogan agertu deuskun maitasunetik.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 8, 35. 37-39
Senideok: Nork aldenduko gaitu Kristok
deuskun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak,
arriskuak, ezpatak? Horreetan guztietan erraz urteten dogu garaile, maite izan
gaituan hari esker.
Ziur dakit: ez heriotzek eta ez bizik, ez
aingeruk eta ez goiko beste indarrek, ez oraingok eta ez gerokok, ez ezelako
agintek, ez ortziko eta ez lur azpiko indarrek, ez beste ezelako izakik, ez
gaituana aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunagan agertu deuskun
maitasunetik.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 4, 4b
R/. Aleluia.
V/. Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren
ahotik urteten dauan hitz guztitik baino. R/.
Ebanjelioa
Asetzeraino jan eben guztiek.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 14, 13-21
Aldi haretan, Joan Bataiatzailearen
heriotzaren barri jakitean, Jesus leku bakarti batera joan zan bera bakarrik
txalupaz. Baina konturatu egin zan jentea eta oinez jarraitu eutson
herrietatik. Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban; erruki
izan zituan eta gaixoak osatu eutsezan.
Iluntzean, ikasleek hurreratu eta esan
eutsoen: «Leku bakartia da hau eta orduak aurrera doaz. Bialdu egizu jentea,
auzoetara joan eta jatekoa erosi dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabe zertan
joan; emoiezue zeuok jaten». Hareek, orduan: «Ez daukagu hemen bost ogi eta
arrain bi besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona».
Jenteari bedar gainean jesartzeko agindu
ostean, hartu zituan bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerurantz jasorik,
bedeinkapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleek
jenteari. Asetzeraino jan eben guztiek, eta gelditutako hondarrez hamabi otzara
bete batu zituen. Bost mila gizon inguru
ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak aparte.
Jaunak esana.