A urtean
I. Irakurgaia
Zuzen gobernatzeko jakituria eskatu dozu.
Erregeak liburutik
1 Erg 3, 5. 7-12
Egun hareetan, Jauna agertu jakon amesetan
Gabaonen Salomoni, eta esan eutson: «Eskatu nahi dozuna, eta emongo deutsut».
Salomonek erantzun eutson: «Jauna, ene
Jainkoa, nire aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nozu errege.
Ni, ostera, gaztea naz eta ez dakit zelan gobernatu. Zure zerbitzari hau Zeuk
aukeratu dozun herriaren erdian dago, herri izugarria, ugariaren ugariz ezin
konta ahalekoa. Emoiozu zeure zerbitzari honi adimen argia, zure herria
gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, zelan gobernatu zure
herri handi hau?»
Atsegin izan jakon Jaunari Salomonen
eskaria, eta esan eutson: «Hori eskatu dozulako, eta ez zeuretzat urte asko,
aberastasunak edota zeure arerioen heriotza, ezpada ze zuzen gobernatzeko
jakituria eskatu dozulako, beteko dot zuk eskatua; zure aurretik inork izan ez
dauan eta zure ondoren be inork izango ez dauan adinako jakituria eta adimena
emongo deutsut».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 119 [118], 57 eta 72. 76-77. 127-128. 129-130 (R/. 97a)
R/. Bai maite dodala, Jauna, zure legea!
V/. Jauna, ene ondasun bakarra,
erabagia
dot zure hitzak gordetzea.
Zein
ona niretzat zure ahoko legea,
urre-zidarrezko
milaka txanpon baino hobea. R/.
V/. Arren, kontsolatu nagiala zure maitasunak,
zeure
zerbitzari honi agindu deutsazunez.
Betorkit
zure errukia, bizibarritu nadin,
zure
nahian dot-eta gozamena. R/.
V/. Nik, ostera, maite ditut zure aginduak,
urrerik
finena baino gehiago.
Horregaitik,
zuzentzat ditut zure lege guztiak,
eta
gorroto ditut jokabide maltzur guztiak. R/.
V/. Harrigarri dira zure aginduak;
horregaitik
ditut gogoan gordetzen.
Argigarri
da zure hitzen adierazpena,
adimena
emoten deutse ezikasiei. R/.
II. Irakurgaia
Jainkoak
aukeratu ginduzan,
bere Semearen irudiko
izan geintezan.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 8, 28-30
Senideok: Badakigu bera maite dabenen
onerako bideratzen dituana Jainkoak gauza guztiak, bere aurre-erabagiaz dei
egin deutsenen onerako, hain zuzen be.
Aurrez ezagutu ebazanak aukeratu be egin
ebazan, bere Semearen irudiko izan eitezan eta, holan, Semea senide askoren
artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanei deitu be egin eutsen;
deituak, barriz, zuzentzat hartu, eta zuzentzat hartuak aintzaz bete.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mt 11, 25
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
erreinuari
buruzko Barri Ona
jente
apalari agertu deutsazulako. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Dituan guztiak saldu eta soloa erosten dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 44-52
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
«Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorrarekin bezala gertatzen
da. Norbaitek, aurkiturik, barriro ezkutatzen dau eta, pozaren pozez joan,
dituan guztiak saldu eta ha soloa erosi egiten dau.
Era berean, zeruetako erreinuagaz,
harribitxi bila dabilen merkatariagaz lez gertatzen da. Balio handiko bat
aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.
Era berean gertatzen da zeruetako
erreinuagaz, itsasora bota eta mota guztietako arrainak batzen dituan
sarearekin be. Beterik dagoanean, bazterrera ataratzen dabe eta, jesarrita,
onak otzarara batzen ditue eta txarrak kanpora botatzen. Holan gertatuko da
munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik banatuko
ditue eta su-labara botako. Han izango da negarra eta hagin-karraskada!
Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Ulertu ete
dozue hau guztiau?» «Bai», erantzun eutsoen. Eta Jesusek: «Halandaze, zeruetako
erreinuko ikasle egin dan lege-maisua, bere altxorretik zaharrak eta barriak
ataratzen dituan etxeko jaunaren antzekoa da».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Dituan guztiak saldu eta soloa erosten dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 44-46
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
«Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorrarekin bezala gertatzen
da. Norbaitek, aurkiturik, barriro ezkutatzen dau eta, pozaren pozez joan,
dituan guztiak saldu eta ha soloa erosi egiten dau.
Era berean, zeruetako erreinuagaz,
harribitxi bila dabilen merkatariagaz lez gertatzen da. Balio handiko bat
aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.
Jaunak esana.