(.PPTX)
URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Pekatariei bihotz-barritzeko aukera emoten deutsezu.
Jakituria liburutik
Jkt 12, 13. 16-19
Ez da gauza guztiez arduratzen dan Zu beste
jainkorik,
ez
dozu zure epaia zuzena dala inori probatu beharrik.
Zure
indarra da justiziaren oinarria,
eta
gauza guztien nagusi izateak
guztiekin
errukior izatera zaroaz.
Guztiz
ahaltsu zarala sinisten ez dabenei
zeure
indarra erakusten deutsezu,
eta,
zure indar hori autortu ez arren,
ausardiaz
jokatzen dabenak nahasten dozuz;
baina
Zuk, zeure indarraren nagusi zaran horrek,
neurritasunez
epaitzen dozu
eta
bihozberatasun handiz gobernatzen;
zeure
esku dozu nahi dozunean indarraz baliatzea.
Holan
jokatuz erakutsi deutsazu zeure herriari
gizon
zuzenak gizakiaren adiskide izan behar dauala,
eta,
pekatariei bihotz-barritzeko aukera emonez,
itxaropenez
bete dozuz zeure seme-alabak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 86 [85], 5-6. 9-10. 15-16a (R/. 5a)
R/. Ona zara, Jauna, eta parkabera.
V/. Ona zara, Jauna, eta parkabera,
dei
egiten deutsuenentzat onginahiz betea.
Entzun
nire otoitza, Jauna,
jaramon
egin nire erregu-oihuari. R/.
V/. Egin dozuzan nazino guztiak
zure
aurrean ahuspeztera etorriko dira, Jauna,
eta
zure izena ospatzera.
Handia
zara, eta mirarigilea,
Zeu
bakarrik Jainko. R/.
V/. Baina Zu, Jauna, Jainko bihozbera eta
errukiorra,
hasarregatxa,
onginahiz eta leialtasunez betea,
bihurtu
nigana eta erruki zakidaz. R/.
II. Irakurgaia
Espirituak
erregutzen dau gure alde,
esan ezin
ahaleko aienekaz.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 8, 26-27
Senideok: Espiritua datorkigu geure makaltasunean lagun, guk ez dakigu-eta behar dan lez otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen dau gure alde, ezin esan ahalako aienekaz. Eta bihotzak aztertzen dituan Jainkoak ezagutzen dau zein dan Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen dau-eta fededunen alde.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mt 11, 25
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
erreinuari
buruzko Barri Ona
jente
apalari agertu deutsazulako. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Itzi biak batera hazten uztaroa heldu arte.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 24-43
Aldi haretan, parabola hau esan eutson
Jesusek jenteari: «Zeruetako erreinuarekin gizon batek soloan hazi ona erein
ebanean lez gertatzen da. Jentea lo egoala, etorri zan arerioa eta gari artean
galbedarra erein eban eta alde egin.
Garia hazi eta burutu zanean, han agertu zan
galbedarra be. Joan ziran, orduan, morroiak etxeko nagusiagana eta esan
eutsoen: “Jauna, ez zenduan hazi ona erein soloan ala? Nondik dator, orduan,
galbedarra?” Nagusiak erantzun eutsen: “Arerioaren lana da hori”. Morroiek,
orduan: “Joango gara galbedarra batzera ala?” Eta nagusiak: “Ez! Ez daitela
gertatu, galbedarra batzean garia be ataratzea. Itzi biak batera hazten uztaroa
etorri arte; orduan, igitariei esango deutset: batu lehenengo galbedarra, lotu
txolatan eta erre; garia, barriz, jaso nire garaira”».
Jesusek beste parabola hau esan eutson
jenteari: «Zeruetako erreinua gizon batek soloan ereiten dauan mostaza-haziaren
antzekoa da. Hazi guztietan txikerrena da; baina, hazten danean, beste ortuari
guztiak baino handiago egiten da eta zuhaitz bihurtzen, txoriek etorri eta
haren adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza».
Beste parabola hau be esan eutson jenteari:
«Zeruetako erreinua legaminaren antzekoa da: emakume batek hiru imina-urunetan
nahasten dau, eta ore guztia harrotzen da».
Irakaspen hau guztia parabola bidez emon
eutson Jesusek jenteari, eta ez eutsen ezer irakasten parabola bidez izan ezik.
Holan bete zan Jainkoak profetaren bidez esana:
«Parabola
bidez egingo dot berba,
munduaren
hasieratik
gorderik
egoana azalduko».
Ondoren, jentea agurturik, etxera joan zan
Jesus. Orduan, ikasleak hurreratu jakozan, esanez: «Argitu eiguzu soloko
galbedarraren parabola».
Jesusek erantzun eutsen: «Hazi ona ereiten
dauana Gizonaren Semea da; soloa mundua; hazi ona erreinuko seme-alabak dira;
galbedarra, barriz, gaiztoarenak; galbedarra erein dauan arerioa deabrua da;
uzta munduaren azkena, eta uzta-batzaileak aingeruak. Galbedarra batu eta sutan
erretzen dan lez, halan gertatuko da munduaren azkenean be. Gizonaren Semeak
bere aingeruak bialduko ditu, eta haren erreinutik banatu egingo ditue
gaizkileak eta besterentzat okerbide izan diranak, eta su-labara botako ditue. Han izango da
negarra eta hagin-karraskada! Orduan, zintzoek eguzkiak lez egingo dabe distira
euren Aitaren erreinuan. Belarririk daukanak entzun dagiala».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Itzi biak batera hazten uztaroa heldu arte.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 24-30
Aldi haretan, parabola hau esan eutson
Jesusek jenteari: «Zeruetako erreinuarekin gizon batek soloan hazi ona erein
ebanean lez gertatzen da. Jentea lo egoala, etorri zan arerioa eta gari artean
galbedarra erein eban eta alde egin.
Garia hazi eta burutu zanean, han agertu zan
galbedarra be. Joan ziran, orduan, morroiak etxeko nagusiagana eta esan
eutsoen: “Jauna, ez zenduan hazi ona erein soloan ala? Nondik dator, orduan,
galbedarra?” Nagusiak erantzun eutsen: “Arerioaren lana da hori”. Morroiek,
orduan: “Joango gara galbedarra batzera ala?” Eta nagusiak: “Ez! Ez daitela
gertatu, galbedarra batzean garia be ataratzea. Itzi biak batera hazten uztaroa
etorri arte; orduan, igitariei esango deutset: batu lehenengo galbedarra, lotu
txolatan eta erre; garia, barriz, jaso nire garaira”».
Jaunak esana.