A urtean
I. Irakurgaia
Euriak ernaldu egiten dau lurra.
Isaias Profetaren liburutik
Is 55, 10-11
Honan
berba egiten dau Jaunak:
«Euria
eta edurra zerutik jaisten dira
eta
ez dira barriro hara bihurtzen
lurra
ase, ernaldu eta erne barik,
ereiteko
hazia eta jateko ogia emon dagizan;
halan
egingo dau nire ahotik urtendako hitzak be:
ez
da Nigana hutsik bihurtuko,
egingo
dau, ostera, Nik nahi dodana
eta
beteko Nik ezarritako helburua».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 65 [64], 10abcd. 10e-11. 12-13. 14 (R/. Lk 8, 8)
R/. Lur onean jausi zan haziak ugari emon eban frutua.
V/. Zeuk dozu lurra zaintzen, urez asetzen
eta
oparo aberasten.
Urez
gainezka doa zeruko ubidea;
Zeuk
emoten deutsazu gizakiari gari-garaua. R/.
V/. Zeuk prestatzen lurra honan:
erretenak
ureztatu, mokilak bardindu,
euri-zaparradez
harrotu, kimuak bedeinkatu. R/.
V/. Zeure ondasunez burutzen dozu urtea,
ugaritasuna
dariela dagoz zure bideak.
Heze
eta ugari dagoz landa zabalak,
alaitasunez
apaindurik mendi-ertzak. R/.
V/. Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz
estaldu,
poz-oihuz
eta kantari. R/.
II. Irakurgaia
Izadia bera be
gogo biziz dago, zain-zain,
Jainkoak noiz
agertuko bere seme-alaba izatea zer dan.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 8, 18-23
Senideok: Nire eretxian, oraingo neke-lanak
ezer gitxi dira gero gugan azalduko dan aintzaren aldean. Izadia bera be gogo
biziz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko bere seme-alaba izatea zer dan.
Izadiak bere benetako helburua galduta izan arren –ez bere gogoz, horretara
behartu ebanagaitik baino–, badau itxaropena, esklabotzatik eta hondamenetik
askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko.
Badakigu, jakin be, izadi osoa erdiminetan
aieneka dagoana orain arte. Eta ha ez ezik, gu geu be bai: Espiritua lehen
dohai lez hartu dogunok aieneka gagoz geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta
bere seme-alaba noiz egingo gaituan zain.
Jaunak esana.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Hazia Jainkoaren hitza da;
ereilea,
barriz, Kristo;
honi
entzuten deutsanak betiko bizia izango dau. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Urten eban ereileak ereitera.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 1-23
Egun haretan, Jesus etxetik urten eta
itsasertzean jesarri zan. Eta hainbeste jente batu jakonez inguruan, txalupa
batera igon eta bertan jarri zan.
Jente-taldea, barriz, hondartzan egoan. Gauza asko esan eutsen, parabola
bidez berba eginez:
«Behin baten, urten eban ereileak hazia
ereiten. Ereitean, garau batzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri
eta jan egin ebezan. Beste hazi batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik
ez zan lekuan, eta, aixaleko lurra izanik, behingoan erne ziran; baina eguzkiak
jo orduko, erre egin ziran eta, sustrairik ez ebelako, igartu.
Beste hazi batzuk sasi artean jausi ziran,
eta sasiak, haztean, ito egin ebezan haziak. Gainerakoak lur onean jausi ziran,
eta frutua emon eben: bateko ehun nahiz hirurogei nahiz hogeta hamar.
Belarririk daukanak, entzun dagiala».
Jesusengana hurreratu eta itaundu eutsoen
ikasleek: «Zergaitik egiten deutsezue berba parabola bidez?»
Jesusek erantzun eutsen: «Zuei emon jatzue
zeruetako erreinuaren misterioak ezagutzea; horreei, ostera, ez. Izan be,
daukanari emon egingo jako eta gainezka izango dau; ez daukanari, ostera,
daukan apurra be kendu egingo jako. Hara zergaitik berba egiten deutsedan
parabola bidez: begiratu bai, baina ikusten ez dabelako; entzun bai, baina
aditzen ez dabelako, ezta ulertzen be. Holan, Isaias profetak esana betetzen da
horreengan:
“Entzungo
dozue, bai, baina ulertu ez;
ikusiko
dozue, baina konturatu ez.
Izan
be, herri honek
gogortu
egin ditu buru-bihotzak, gortu belarriak, itsutu begiak.
Ez
begie euren begiez ikusi, ez belarriez entzun, ezta buruaz ulertu be,
holan
Nigana bihurtu ez daitezan eta salbatu ez dagidazan”.
Zorionekoak, ostera, zuen begiak, ikusten
dabelako, eta zuen belarriak, entzuten dabelako. Benetan dinotsuet: profeta eta
zintzo askok ikusi gura izan eban zuek ikusten dozuena, baina ez eben ikusi,
eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eben entzun».
Jesusek esan eutsen ikasleei: «Entzun
ereilearen parabolaren esanahia: erreinuaren mezua entzun bai, baina ulertzen
ez dauanari, Gaiztoak etorri eta kendu egiten deutso bihotzean ereinekoa. Hori
da bide-bazterrean ereina.
Harri artean ereindakoa hauxe da: berbea
entzutean, behingoan pozik hartzen dauana; baina, sustrairik bakoa eta iraupen
txikikoa izanik, berba hori dala-eta estutasun edo erasoaldiren bat sortu
orduko, berehala huts egiten dau.
Sasi artean ereinekoa hauxe da: hitza entzun
bai, baina mundu honetako ardurak eta diru-goseak ito egiten deutsoe berba
hori, fruturik barik itziz.
Lur onean ereina, barriz, hauxe da: berbea
entzun eta ulertzen dauana. Honek emoten dau frutua: bateko ehun nahiz
hirurogei nahiz hogeta hamar».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Urten eban ereileak ereitera.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 1-9
Egun haretan, Jesus etxetik urten eta
itsasertzean jesarri zan. Eta hainbeste jente batu jakonez inguruan, txalupa
batera igon eta bertan jarri zan.
Jente-taldea, barriz, hondartzan egoan. Gauza asko esan eutsen, parabola
bidez berba eginez:
«Behin baten, urten eban ereileak hazia
ereiten. Ereitean, garau batzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri
eta jan egin ebezan. Beste hazi batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik
ez zan lekuan, eta, aixaleko lurra izanik, behingoan erne ziran; baina eguzkiak
jo orduko, erre egin ziran eta, sustrairik ez ebelako, igartu.
Beste hazi batzuk sasi artean jausi ziran,
eta sasiak, haztean, ito egin ebezan haziak. Gainerakoak lur onean jausi ziran,
eta frutua emon eben: bateko ehun nahiz hirurogei nahiz hogeta hamar.
Belarririk daukanak, entzun dagiala».
Jaunak esana.