A urtean
I. Irakurgaia
Hara, badatorkizu zeure erregea apal.
Zakariasen Profezia liburutik
Za 9, 9-10
Honan berba egin dau Jaunak:
«Poztu
biziro, Sion uri eder!
Egin
irrintzi, Jerusalem uriburu!
apal
eta asto baten gainean, astakume baten gainean.
Berak
hondatuko ditu Efraimgo guda-gurdiak
eta
Jerusalemgo zaldiak;
hausiko
ditu guda-uztaiak, eta bakea iragarriko deutse nazinoei.
Itsasotik
itsasora aginduko dau,
Eufrates
ibaitik lurraren azken mugetaraino».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 145 [144], 1-2. 8-9. 10-11. 13c-14 (R/. 1)
R/. Ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiere.
Edo: Aleluia.
V/. Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko
dot zure izena betiere.
Egunero
zaitut bedeinkatuko,
beti
dot zure izena goratuko. R/.
V/. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ona
da Jauna guztientzat,
errukiz
betea bere sorkari guztientzat. R/.
V/. Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari
guztiek,
bedeinkatu
zeure fededunek;
aitatu
begie zure erregetza ospetsua,
berba
egin begie zure ahalmenaz. R/.
V/. Fidagarria da Jauna bere hitz guztietan,
leiala
bere egintza guztietan.
Jaunak
eusten deutse jausteko zorian dagozanei,
eta
jasotzen ditu lur joak. R/.
II. Irakurgaia
Espirituaren
bidez gorputzaren egiteak hilarazoten badozuez,
biziko zarie.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 8, 9. 11-13
Senideok: Zuek ez zarie grina txarren
menpean bizi, Espirituaren menpean baino, Jainkoaren Espiritua zuengan bizi
da-eta.
Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori
ez da Kristorena. Jesus hilen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuengan
bizi bada, Kristo hilen artetik biztu ebanak berak biziarazoko ditu zuen
gorputz hilkorrak be, zuengan bizi dan Espirituaren bitartez.
Zorretan gagoz, beraz, senideok, baina ez
grina txarrekin, horreen arabera bizitzeko. Holan bizi bazarie, hil egingo
zarie; baina Espirituaren bidez giza egintza gaiztoei uko egiten badeutsezue,
biziko zarie.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mt 11, 25
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
erreinuari
buruzko Barri Ona
jente
apalari agertu deutsazulako. R/.
Ebanjelioa
Gozoa eta bihotz-apala naz.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 11, 25-30
Aldi haretan, Jesusek esan eban:
«Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei
gorde eta jente txikiari agertu deutsazuzalako. Bai, Aita, halan izan dozu
gogoko.
Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork
Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita be, Semeak baino, eta Semeak agertu
gura deutsanak baino.
Zatoze Neugana nekatu eta lanpetu guztiok,
eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Neugandik, ze
gozoa eta bihotz-apala naz, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena.
Izan be, Nire buztarria leuna da, eta nire zama arina».
Jaunak esana.