URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Nahiago dot maitasuna sakrifizioak baino.
Oseasen Profezia liburutik
Os 6, 3-6
Ahalegindu gaitezan Jauna ezagutzen:
egunsentia
baizen ziur helduko da,
neguko
euria lez etorriko jaku,
lurra
bustitzen dauan udabarriko euria lez.
«Zer
egingo dot zugaz, Efraim?
Eta
zer zugaz, Juda?
Zuen
maitasuna goizeko lainoa lakoa da,
behingoan
kentzen dauan goizeko iruntza lakoa.
Horregaitik
zauritu ditut profeten bitartez,
horregaitik
emon deutset heriotza neure ahoko hitzez.
Nire
epaiak argiak lez egiten dau distira,
nahiago
dot-eta maitasuna sakrifizioak baino,
Jainkoaren
ezaguera erre-opariak baino».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 50 [49], 1 eta 8. 12-13. 14-15 (R/. ik. 23b)
R/. Zuzen dabilenari deutsat
Jainkoaren salbamena erakusten.
V/. Jaunak, jainkoen Jainkoak, berba egiten dau:
dei
egiten deutso lurrari batzarrera
eguzkiaren
sorlekutik sarlekura.
Ez
zaitut salatzen zeure sakrifizioakaitik;
zure
erre-opariak aurrean ditut beti. R/.
V/. Gose banintz, ez neuskizu zuri esango,
neurea
dot-eta mundua eta bertako guztia.
Zezenen
okela jaten ete dot, bada,
edota
akerren odola edaten? R/.
V/. Eskeini esker onezko oparia Jainkoari,
bete
zeuk agindutakoak Goi-goikoari.
Dei
egidazu larrialdian;
libratuko
zaitut, eta zuk goratuko nozu. R/.
II. Irakurgaia
Indartu egin
zan sinismenean;
holan, Jainkoak
egia inoala autortu eban.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 4, 18-25
Senideok: Abrahamek sinistu egin eban,
ezelako itxaropiderik ez egoanean itxaropenari eutsiz; holan, herri askoren
aita egin zan, Jainkoak esan eutsonaren arabera: «Horrenbeste izango dira zure
ondorengoak».
Ez jakon moteldu sinismena, bere gorputza ia
hilda ebala –ehun urteak hurrean ebazalako– eta Sararen sabela be agorra zala
ikusi arren. Jainkoaren agintzariaren aurrean, Abraham ez zan sinisgogor izan,
ezta zalantzan ibili be, indartu egin zan, ostera, sinismenean; holan, Jainkoak
egia inoala autortu eban, ziur ekian-eta Jainkoak badauala ahalmena emondako
berbea betetzeko. Horrexegaitik, hain zuzen, zintzotzat hartu eban Jainkoak.
Baina Liburu Santuak ez dau hori hareekaitik
bakarrik esaten, gugaitik be badino; gu be, Jesus gure Jauna hildakoen artetik
biztu ebanagan sinisten dogunok, sinismenari esker zintzotzat hartuko gaitu-eta
Jainkoak: gure pekatuakaitik emon eben-eta Jesus heriotzara eta gure
salbazinorako izan zan biztua.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Lk 4, 18
R/. Aleluia.
V/. Behartsuei Barri Ona emotera bialdu nau
Jaunak,
katiguei
askatasuna iragartzera. R/.
Ebanjelioa
Ez naz zintzoei
dei egitera etorri,
pekatariei
baino.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik
Mt 9, 9-13
Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, Mateo
eritxon gizon bat ikusi eban zergak batzeko mahaian jesarririk, eta esan
eutson: «Jarraitu Niri». Mateok zutundu eta jarraitu egin eutson.
Geroago, Jesus mahaian egoan Mateoren
etxean; beste zergalari eta pekatari asko be etorri eta mahaian jesarri ziran
Jesusegaz eta honen ikasleakaz. Fariseuek, hori ikustean, esan eutsien
ikasleei: «Zelan jaten dau zuen Maisuak zergalariakaz eta pekatariakaz?»
Hori entzutean, Jesusek esan eutsen: «Ez
dabe osasundunek sendagile beharrik, gaixoek baino. Hoba zeunkie Jainkoak
esandako honetaz jaubetuko bazinie: “Nahiago dot errukia sakrifizioak baino”.
Ez naz zintzoei dei egitera etorri, pekatariei baino».
Jaunak esana.