A urtean
I. Irakurgaia
Nazinoen
argitzat ezarriko zaitut,
nire salbazinoa
lurraren azken mugaraino heldu dadin.
Isaias Profetaren liburutik
Is 49, 3. 5-6
Jaunak esan eustan:
«Zeu
zara nire zerbitzaria, Israel,
zure
bidez agertuko dot neure ospea».
Orain
honan berba egiten dau Jaunak,
amaren
sabelean eratu ninduanak haren zerbitzari izateko,
Jakoben
leinuak harengana bihurtuazoteko
eta
Israel herria batzeko.
Ohorez
jantzi nau Jaunak
eta
neure Jainkoa izan dot indar.
Jaunak esan deust:
«Ez
da nahiko zu nire zerbitzari izatea,
Jakoben
leinuak berreraikitzeko
eta
Israelen bizirik geldituak bihurtuazoteko.
Nazinoen
argitzat ezarriko zaitut,
nire
salbazinoa lurraren azken mugaraino heldu dadin».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 40 [39], 2 eta 4ab. 7-8a. 8b-9. 10 (R/. ik. 8a eta 9a)
R/. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
V/. Jaunagan neban jarria itxaropen guztia,
makurtu
eta entzun dau nire oihua.
Kantu
barria ipini deust ezpanetan,
gorespen-kanta
gure Jainkoarentzat. R/.
V/. Zuk ez dozu sakrifiziorik eta eskeintzarik
nahi izan,
ez
erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik eskatu;
baina
belarriak edegi deustazuz.
Horregaitik
dinot: «Hemen nozu». R/.
V/. Hauxe dago nitaz liburuan idatzita:
egin
dagidala zure nahia.
Atsegin
dot, ene Jainko,
barru-muinetan
dot zure legea. R/.
V/. Iragarri dot batzar nagusian zure justizia,
ez
ditut ezpanak itxi, ondo dakizu, Jauna. R/.
II. Irakurgaia
Grazia zuei eta
bakea
gure Aita
Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolaren hasiera
1 Ko 1, 1-3
Nik, Paulok, Jainkoak halan nahirik eta
berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu nazan honek, eta Sostenes anaiak,
Korinton dagoan Jainkoaren eleiz alkarteari: grazia zuei eta bakea gure Aita
Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.
Jesu Kristok sagaratu zaitue eta Jainkoak
bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei
egiten deutsoen guztiekin batera, honeek eta guk Jaun bat bera onartzen
dogu-eta. Grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo
Jaunagandik.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 1, 14a. 12a
R/. Aleluia.
V/. Hitza haragi egin zan,
eta
geure artean jarri eban bizilekua.
Onartu
eben guztiei
Jainkoaren
seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen. R/.
Ebanjelioa
Hona hemen
Jainkoaren Bildotsa,
hona munduko
pekatua kentzen dauana.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 29-34
Aldi haretan, ikusi eban Joan Bateatzaileak
Jesus beragana etortzen eta esan eban: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona
munduko pekatua kentzen dauana. Beronegaitik esan neban nik: “Badator nire
ostean gizon bat, niri aurrea hartu deustana, ze, ni baino lehenagotik bazan”.
Neuk be ez neban ezagutzen; baina ni urez bateatzera etorri banaz, bera Israeli
agertuazoteko etorri naz».
Eta autormen hau egin eban Joanek: «Espiritua
ikusi dot uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Neuk be ez
neban ezagutzen; baina urez bateatzera bialdu ninduanak esan eustan: “Espiritua
jaisten eta gainean gelditzen jakola ikusten dozuna, haxe da Espiritu Santuaz
bateatzen dauana”. Neuk ikusi dot eta autortzen hauxe dala Jainkoaren Semea».
Jaunak esana.